diskoz disko
1936-37 gudako kantuak
Gaztelupeko Hotsak, 2001
TXORITIK ERORITA IL OMEN DA MOLA
Hitzak: Zorrotz, 1937
Musika: Joseba Tapia
Berri bat pozkarriya
etorri zaigula
guretzako txarrena
biñipin ez dala:
Euskadin aurkalari
amorratu zala
txoritik erorita
il omen da Mola
Nik gogoan det arrek
idatzi zuana
Bizkaia makurtzeko
aguro arena
bestela txikituko
zigula dan-dana
orain il omen da ta
izango du lana
Txikituta utzirik
erriyak osuak
baita kiskali ere
larre ta basuak
gu gaizki utzi gaitu
emandako suak
etzaizka ondo irten
oraingo pausuak
Eman bihar zitula
suak eta garrak
auek ziran orduko
Molaren indarrak
orain egin ditula
oso pauso txarrak
bera il da oraindik
bizi euskotarrak
Orra Mola jauntxuak
zer lantegi zuan,
txikitzeko asmuak
baitzeuzkan buruan.
Egazkiña galduta
erori lenguan,
geigo gerrarik ez du
emango munduan