diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
TA GU GERA
Anonimoa, 1870
Ta gu gera, ta gu gera
dabillena gora bera,
para nayian bere aldera,
ta gu gera, ta gu gera,
kirlis Karlos, Karlos kirlis,
ekarri nahi luteke onera.
Bigarren txandan sentitutzen det
ate joka dan-dan,
ate onduan norbait dago ta
galde zazu nor dan.
Ta gu gera...
Etzaituztet nik ezagutzen da
zuazte hortikan,
eztegu kirlis-karlostarrekin
egitekorikan.
Ta gu gera...
Ez gera gaitzik egitera gu
etorri honera;
iriki zazu atia eta
konponduko gera.
Ta gu gera...
Hortik ibilli, hortik ibilli,
Maria Fandango,
konposiziorikan gurekin
eztezu izango.
Ta gu gera...
Altza pilili, altza monona,
hau da fandangua,
dantzan hasiko giñake balitz
gure gustukua.
Ta gu gera...
Zuek gurekin juntatutzia
al dezute uste?
Ustiak erdi ustela du-ta,
jaunak, noiz zuazte?
Ta gu gera...
Bat eta bi ta hiru eta lau,
bost eta bi zazpi,
hoiek diote mos bis bis bis,
guretarrak zapi.
Ta gu gera...