diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
KARLOS ETORRI DA-TA
IKUSTERA GUAZ
Anonimoa, 1873
Atso zahar-zahar batzuek panderua juaz,
gonak arrastaka ta hanka hutsik dijuaz,
ezin sosegaturik, oso txoratuak:
«Karlos etorri da ta ikustera guaz».
Alkar galdetzen dute: —Nundikan zatozte?
—Karlos etorri da ta aguro zuazte;
guk mun egin diogu zapatetan fuerte,
hanketako kalluak minberatu arte.