diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
AZPEITIKO NESKATXAK
Anonimoa
Azpeitiko neskatxak
arrazoiarekin,
ez dute dantzatu nahi
txapel gorriekin,
ai, ai, ai, mutillak,
txapel gorriekin.
Biba txapel txuriak,
borlia berdea!
Zaldi batean dator
Don Karlos gurea,
Don Karlos maitea,
gure erregea!
Biba Don Karlos eta
Doña Margarita,
biba erlijiyua
fuera republika!
Fuera republika!
Biba Margarita!
Gobernuak baditu
bi pezetakuak,
bai eta Don Karlosek
boluntariuak,
boluntariuak
ez jornaleruak.
Gu lapurrak gerala
kalean diote;
infame triadoreak,
gezurra diote,
gezurra diote ta
pagatuko dute.
Ez gerade armetan
lapurretarako,
baizikan bakarrikan
Don Karlosentzako,
koroaratzeko,
gortean sartzeko!
Don Karlosek eman du
Frantzitik ordena:
txanponean saltzeko
beltzetan onena,
beltzetan onena,
Frantzitik ordena.
Txanponean ezikan
arditean ere,
Estellako kanpotan
dozenaka daude,
dozenaka daude,
arditean ere.
Azpeitiko neskatxak
arrazoiarekin
ez dute dantzatu nahi
kristino beltzakin
ai, ai, ai, mutilak
kristino beltzakin.