diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
LASTOZKO BARKUAK
TA ZUREZKO KANOIAK
Anonimoa, 1873
Pasaira heldu omen da Don Karlos(en) konboia:
lastozko barkuak ta zurezko kañoiak.
Garbitu beharra ziok kanaleko lohia,
bestela nola pasa holako armazoia?
Karlistak egin dute lastozko zubia,
handikan pasatzeko bera ta nobia.
Pasatzen hasi eta erori zubia,
karlistak hartu dute sentimentu haundia.