diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
KARLOS TXAPARI
Serafin Baroja, 1874-VIII
Horra sei bertso Karlos zazpigarrenari,
erderaz Niño Terso deritzen danari
honlako tituluak baditugu ugari,
nahi badiozka josi bere dinbreari;
ez dek gaizki ari
denen lotsagarri,
eskiñtzen farrari,
pailazo ergel hori;
ez zaigu kirten txarra guri erori!
Joan dan gerrako Karlos Kintuan illoba,
izoki hura baño haundiagua
Frantzian fundatuaz bere deretxua,
Pillipek traizioz eralditakua,
behar du korua,
behar du zetrua,
behar du tronua
Españiakua,
bear du izan gañera guztiz kaikua.
Zazpigarren Pernando sudurluze hura
behin batian zijuan beste mundura,
baña jatxi bañon lehen zuzen infernura,
hausi du Pilliperen lege frantzes hura;
honela korua
alaben burura
berriz bihurtu da
lehenengo modura,
zerraldo botatuaz Karlos putzura.
Ordu ezkeroz dator hoien iraitzia,
nolanahi dala hemen aurren jartzia;
ez zaiote ajolik odola ixurtzia,
español guziari digute tirria;
basta da ikustia
karlisten jendia,
frantzes artaldia,
zuavoz josia,
estranjeri guztiko sisaz betia.
Presidiyuan ordaiñ armaren karrera,
zeiñ pikarok uzten du horlako aukera?
Galdu guziak dute hoiekin sarrera,
gaizkeri guzientzat hori da barrera.
Zenbait hegabera
joan dek hoietara,
joan biharrian bizi
guztiko katera,
esanaz Viva Carlos eta Gu gera!
Karlos, erregetzako ez zerade oihala,
ez diozu botako zuk azkazala;
karlistak badakite lastai bat zerala,
ta zure izenian gizentzen dirala;
berak diote hala,
ta iñolaz hala da;
ea, Karlos, bada,
juaz atabala,
zuaz Españiatik enoramala!